Jokin Aperribai Madrilen dago gaur, egutegia zozkatuko baitute. Batzarrera sartu aurretik, Realeko presidenteak azpimarratu du talde txuri-urdinak nahi duen gauza bakarra Asier Illarramendik Donostian jarraitzea dela. Real Madrilen eta jokalariaren arteko negoziazioez, berriz, esan du hori "Real Madrilen eta Illarramendiren artekoa" dela. Aperribaik espero du Real Madrilek hitza betetzea, alegia, etete klausularik ez ordaintzea. "Ez dugu Illarramendirekin hitz egin, lanean pozik has dadila bakarrik nahi dugu. Guk ez dugu Real Madrilekin ezer negoziatu. Esan diogun gauza bakarra izan da jokalariak gurekin jarraitzea nahi dugula".
FUTBOLA
Aperribai: "Illarramendik taldean jarraitzea nahi dugu"
Realeko presidenteak ukatu egin du Mutrikuko erdilaria saltzeko Real Madrilekin negoziatu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu