FUTBOLA

Aperribaik jakinarazi du Realeko administrazio kontseilua berriz aurkeztuko dela kargurako

Kontseilua "osorik" aurkeztuko da, presidentearen esanetan. Halaber, azaldu du bazkideei ez dietela igoko kuota.

Aperribai eta Serrats. JON URBE, ARP
2013ko azaroaren 20a
13:54
Entzun

Agerraldia egin du Jokin Aperribai Realeko presidenteak, hainbat gairi buruzko azalpenak emateko. Realeko akziodunen batzarra abenduaren 17an egingo dute, eta argitzeko zegoen ea Aperribai eta egungo administrazio kontseilua aurkeztuko ote ziren berriz hauta ditzaten. Gaur uxatu ditu zalantzak Aperribaik, eta baieztatu du bera eta kontseilua "osorik" aurkeztuko direla.

Diru kontuak ere hizpide izan ditu. Jakinarazi du ez dietela kuota igoko bazkideei eta sasoi honetan ez dela klubaren egunik izango. Gainera, Ignacio Serrats kontseiluko kideak azaldu du laugarren urtez jarraian aldeko balantza izan duela klubak kontuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.