Bertsolaritza

Arabako txapeldun, Oihane Perea

Buruz burukoa jokatu du Asier Otamendirekin bukaeran. Manex Agirre, Juan Mari Juaristi, Iñaki Viñaspre eta Rikardo Gonzalez de Durana geratu dira ondoren, hurrenez hurren. Ia bete egin da Gasteizko Printzipal Antzokia.

2009ko apirilaren 4a
19:53
Entzun
Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa, bigarren aldiz, Gasteizen gaur jokatutako finalean. 2007an lortu zuen lehen txapela.

Asier Otamendik eta biek buruz burukoa jokatu dute bukaeran, eta Perea nagusitu da. Denera 609 puntu bildu ditu txapeldunak, 588 txapeldunordeak. Buruz burukoan kartzelan bota ditu Pereak bere alerik onenak; Otamendik poto egin du hor.

Otamendik ezin izan du, beraz, bere hamargarren txapela jantzi -1997tik 2002ra erreskan lortu zuen, eta 2004an, 2005ean eta iaz besteak-.

Ondorengo sailkatuak: Manex Agirre (406,5 puntu), Juan Mari Juaristi (385,5), Iñaki Viñaspre (365) eta Rikardo Gonzalez de Durana (349,5).

Arratsaldeko bostetatik aurrera izan da saioa, Printzipal Antzokian, Idoia Beitia gai-jartzailearen esanetara. Aretoa ia bete egin da: 650 lagun izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.