Mikel Aranburu Realeko jokalariari egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk bihar, kapitainak taldea uzten duen egun berean, alegia. Hamalau urteko ibilbideaz eta futbola uzteko erabakiaz mintzatu da Aranburu.
"Urteen poderioz nekea pilatzen hasten zara eta jakin behar da baita ere zure gorputzak esaten duenari jaramon egiten".
"Entrenatzea izango da gehien faltan botako dudana: eguneroko lana, aldagelako giroa bizitzea..."
"Gazteei lekua egin behar zaie. Haiek gorantz datoz. Gu, berriz, beherantz"
"Lehen eta bigarren taldeko jokalari multzoari eusteko gai bagara, ez daukagu zertan futbolari asko ekarri beharrik izango maila ederrean aritzeko".