Futbola

Aranburuk min hartu du, eta ez du bihar Real Madrilen aurka jokatuko

Kolpe bat dauka ezkerreko oinean, eta ez du gaurko entrenamenduan parte hartzerik izan. Mikel Gonzalez izango du ordezko Bernabeun.

2011ko otsailaren 5a
17:53
Entzun
Mikel Aranburu Realeko kapitainak ez du jokatuko bihar Real Madrilen aurkako partida, ezkerreko oinean kolpea hartu baitu eta ezinezkoa baita biharko sendatzea. Talde txuri-urdineko iturriek agertu dutenez, Mikel Gonzalez izango da haren ordezkoa Madrilgo Santiago Bernabeu estadioan. Min hartuta dagoenez, gaurko entrenamendu saioan ere ez du parte hartu Aranburuk.

Lehiakide gaitza den arren, animotsu doa Reala biharko partida jokatzera, besteak beste, joan den astean Osasunak Real Madril mendean hartu zuela gogoan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.