FIAk hurrengo urteari begira Kirol Araudia eta Araudi Teknikoa eguneratu ditu. Haiek irakurrita, aldaketa interesgarri batzuk nabari dira. Gehienak ez dira sorpresa handia, eta aldaketa teknikoen ondorio dira; beste batzuk talde gehiago sartu izanaren ondorio dira, horiek batik bat sailkatze frogari begira.
Labur ditzagun aldaketa batzuk eta besteak, interesgarrienak aipatuz:
ALDAKETA TEKNIKOAK
* Autoen pisu minimoa 620 kilotara igo da, KERSaren erabilera ez kaltetzeko (oharra: FOTA taldeek euren artean adostua dute hurrengo urtean KERSa ez erabiltzea).
* Pneumatiko berogailuak baimenduta daude. Berez ez da aldaketa, orain ere erabiltzen direlako, baina hasiera batean hurrengo urterako debekatzea aurrikusia zegoen.
* Boxetako geldialdietan ez da erregaia kargatuko; errepostaiak debekatu egingo dira, eta pneumatikoak bakarrik aldatu ahal izango dira geldialdietan.
KIROL ALDAKETAK
Datorren urtean 20 autoren ordez 26 izango direnez, sailkatze saioan aldaketak dira batez ere.
* Sailkatze saioa hirutan banatuko da orain bezala, baina Q1ean kanpora joango diren gidariak zortzi dira (aurten bost), beste zortzi bigarren Q2an, eta azkeneko Q3rako hamar geratuko dira, aurtengo modura.
* Sailkatze saioko Q3 saioan autoek ez dute lasterketako erregai karga eraman beharko, eta low fuel deituriko moduan korrituko dute; hau da, sailkatzeko behar duten erregai justuarekin.
* Puntuaketa sistemak aurtengo moduan jarraituko du, nahiz eta Ecclestonek proposaturiko sistema (dominen araberakoa, garaipen gehien dituena txapeldun izendatuz) 2010ra atzeratu zuten taldeen kexak zirela eta. Azkenean, aldaketarik ez.
1 Formula
Araudi aldaketak 2010rako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu