Arazo fisiko askorekin hasiko da Bilbo Basket

Alacanten du lehen neurketa; Hervelle Bilbon geratu da, eta Mavroeidis eta Lopez kili-kolo daude

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Denbora eskatu du Fotis Katsikarisek. Denbora aurre-denboraldian lantalde osoarekin egun gutxi batzuk egin ahal izan duelako lana. Arazo fisiko franko eduki dituztelako, eta arazo horiek indarrean daude oraindik, liga hasiera honetan. Raul Lopezek hiru asterako hartu zuen mina. Hogei egunak pasatu dira, baina Katsikarisek ez du kataluniarraren egoera fisikoa behartu nahi, eta ez da gaur Alacanten kantxaratuko (12:30). Axel Hervelle Bilbon geratu da, eta Mavroeidisek ere kolpe mingarria du belaunean. Jokatzeko moduan dago, halere.

Arazo horiei gaurko aurkariaren indarra ere gehitu behar zaio. Txus Bidorretak bigarren sasoia du Alacanten, eta talde polita osatu du. Singler eta Hazell estatubatuarrei Ivanov etaBarnesen indarra gehitu behar zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.