Uruguairen aurkako bart gaueko partidako 86. minutuan lortutako golari esker lortu du Argentinak hurrengo urteko Hegoafrikako Munduko Futbol Koparako sailkatzea. Diego Armando Maradonaren selekzioak 0-1 irabazi du (Mario Ariel Bolatti izan da golegilea), eta garaipen horri esker sailkatu dira, azken unean. Uruguaik oraindik Munduko Kopa jokatzeko aukerak ditu.
Montevideoko estadioko partidan 60.000 ikusle izan dira; horien artean, hiru mila argentinar.
Argentina 1978 eta 1986. urteetan Munduko Futbol Kopako txapeldun izan zen.
Hegoafrikako Mundialean 32 selekzio lehiatuko dira, eta dagoeneko 23 sailkatuta daude.
futbola
Argentina Hegoafrikako Munduko Koparako sailkatu da, ozta-ozta
Uruguairi 0-1 irabazi dio bart Maradonaren selekzioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu