Futboleko Munduko Koparako lehen fasean Argentinako selekzioa izan da onena. Hiru partida jokatuta, hirurak irabazi ditu, zazpi gol sartu eta bakarra jaso du. Bederatzi puntu bildu ditu Argentinak, bigarren den Herbeheretako selekzioak bezala. Baina Herbehereek bost gol sartu dituzte, Argentinak baino bi gutxiago.
Argentinaren kontrako muturrean, berriz, Ipar Korea dago, batere punturik eskuratu gabe. Hiru partidak galdu egin ditu Ipar Koreak, gol bakar bat sartu du eta hamabi jaso. Kamerun da azken bigarrena, hura ere, Ipar Korea bezala batera punturik gabe. Kamerunek bi gol sartu ditu, ordea, eta bost jaso -Ipar Koreak baino zazpi gutxiago-.
Lehen fasea
Argentina onena eta Ipar Korea txarrena
Argentina eta Herbehereak izan dira lehen faseko hiru partidak irabazi dituzten talde bakarrak, baina gol gehiago sartu dituzte argentinarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu