Futbola-Lehen Maila

Argi gorria piztu da Eibarren

2-1 galdu du Levanteren aurka eta jaitsieratik hiru puntura dago

Dejan Lekic lurrera erortzen. J.C.C. /EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko martxoaren 6a
22:36
Entzun

Eibarren bolada txarrak bukaerarik ez duela dirudi. Levanteren aurka 2-1 galdu du eta zazpigarren porrota pilatu du erreskadan. Bigarren itzuliko partida guztiak galdu ditu, eta jaitsieratik hiru puntura dago jardunaldiko beste emaitzen zain.

Eibarrek ez du gaizki jokatu Levanten, baina gola sartu izanak itxuraldatu egin du. Lehen zatia zozoa izan da, joko gutxi eta aginte garbirik gabekoa. Bigarrenean, aldiz, Eibar indartsuago hasi da, eta aurretik jarri da Saulek boleaz sarturiko golari esker (0-1, 55. min.).

Gol lehortea etenda zailena egina zuen Eibarrek, eta pauso bat eman du atzera. Levantek, aldiz, gora egin du eta hiru minututan buelta eman dio partidari. Lehenbizi Barralek (65. min) sartu du eta gero Uchek (68. min.). Bietan atzeko lerroa oso bigun aritu da. Urduritasunak ez du laguntzen eta egoera gero eta larriagoa da. Argi gorria piztu da Eibarren.

Golak: 0-1: Saulek (55. min); 1-1: Barralek (65. min); 2-1: Uchek (68. min.).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.