Argote Idoateren aurka gaur, Bigarren Mailakoan
ESKU-HUSKA. Bigarren Mailako lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako partidak gaur hasiko dira, Iruñeko Labriten. Jaialdiko hirugarrenean Jokin Argotek Mikel Idoateren aurka jokatuko du. Getariako atzelariak beharko luke faborito, bi aldiz izan delako txapeldunorde, baina ez du uda ona izan eta ikusteko dago sasoiko dagoen. Idoaterentzat, berriz, bigarren partida da, eta aurretik Ongairi 22-12 irabazi zion. Irabazleak finalerdietako ligaxkarako txartela lortuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu