Aritz Aranburu surflariak (Zarautz, Gipuzkoa; 22 urte) WCT mailara igotzea lortu du, eta datorren urtean munduko 48 surflari onenekin lehiatuko da. Erronka handia du esku artean, baina "lanerako gogoz" agertu da gaur Zarautzen emandako prentsaurrekoan (Urola Kostako Hitza).
"Oso pozik nago, urte magikoa izan da hau eta WCTko egutegia begiratze soilak oilo-ipurdia jartzen dit!", adierazi du.
Ekitaldian izan dira Jon Urien Zarauzko alkatea, Pierre Agnes Quicksilver enpresak Europan duen lehendakaria, Adur Letamendia Pukas denden ordezkaria eta Aitor Frantzesena surflariaren entrenatzailea.
Surfa
Aritz Aranburu: "Urte magikoa izan da"
Hurrengo urtean munduko 48 surflari onenekin lehiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu