Aritz Lasak eta Lemunok abiatuko dute Lau t'erdiko Txapelketa, gaur

Etxean jokatuko du berriz ere aurrelari urretxuarrak, eta lehen aldiz ariko da txapelketa nagusian kolonbiarra

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Urretxuko Ederrena pilotalekuan hasiko da EPELen Lau t'erdiko Txapelketa, gaur (22:15, ETB1). Haritz Lasa Aspekoa eta Stephane Lemuno Asegarcekoa ariko dira elkarren kontra, eta Patxi Ruiz-Olaetxea partidako irabazlearekin neurtuko ditu indarrak gaurko norgehiagoka irabazten duenak. Jokoz eta eskarmentuz Lasak dirudi Lemuno baino gehiago, baina Lemunok ezusteko handiak eman ditzakeen pilotariaren itxura eta jokoa dauzka.

Aritz Lasak iaz debutatu zuen lau t'erdiko nagusian. Iker Arretxeri irabazi zion estreinakoa (22-20), eta Oinatz Bengoetxearen kontra gelditu zen kanpora (22-19). Itxura bikaina eman zuen orduan eta itxura bikaina eman du lau t'erdian aritu denetan. Distantzia horretarako mugimendu eta jarrera egokiak dauzka. Hura da gaur aurrera ateratzeko faborito nagusia. Gainera, beste behin, etxean eta etxekoen babesean jokatzeko aukera izango du.

Lemunok maiatzean egin zuen debuta, Asegarcerekin. Ez da sekula lau t'erdiko nagusian aritu, eta inor gutxik daki benetan zer eman dezakeen. Gorabehera asko dituen pilotari bat da oraindik, egin berri samarra. Eta, horregatik, arriskutsua ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.