Aritz Lasak eta Zubietak atariko partida jokatuko dute gaur, Altsasun

Etxarriko atzelariak ia hiru hilabete daramatza jokatu gabe; irabazleak Iker Arretxe izango du aurkari

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Gaur osatuko da buruz buruko txapelketako koadroa (22:15, ETB1), Aritz Lasak eta Aitor Zubietak Altsasuko pilotalekuan jokatuko duten atariko partidako irabazlearekin. Lasa da faboritoa, iragan astean ondo jokatuz irabazi ziolako Joseba Ezkurdiari (22-17), eta Zubietak ia hiru hilabete daramatzalako jokatu gabe. Kanporaketako irabazleak Arretxe II.aren aurka jokatuko du heldu den astean.

Zubietaren jarduna da gaurko partidako zalantza nagusia. Binakako txapelketan bi eskuak mindu zituen, baina eskuinak eman dio buruhauste gehien. Zurda bat handitua zuen, eta sendatu ezinik ibili da. Hasiera batean, iragan astean jokatzekoa zen, baina enpresak eguna aldatu eta Aritz Lasa astebete lehenago jokatzera behartu zuen. Bi pilotariek ez dute inoiz elkarren aurka jokatu buruz buru, eta bikote izan dira aurtengo binakakoan. Aurretik, jaialdiaren aurreneko partidan, Ladis Galarzak eta Jose Javier Zabaletak Bigarren Mailako txapelketako partida jokatuko dute. Irabazleak Mikel Olazabal du zain final-hamaseirenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.