PILOTA
Aritz Laskurainek hamalau hilabeteko bolada txarra eten zuen Bergaran
Iragan igandean, Bergaran, Aritz Laskurainek hamalau hilabeteko bolada txarra eten zuen. Soraluzeko atzelaria partidarik irabazi gabea zen 2004. urteko ekainetik. Igandean Laskurainek Larralde izan zuen bikotekide, eta Baleztena eta Urberuaga hartu zituzten mendean (18-14). Laskurainek urtebete baino gehiago egin du min hartuta, eta iazko uztailetik ez ditu bost partida baino jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu