Frantziako Tourra

Armstrong: "Datorren urtean parte hartzen badut, irabazteko izango da"

Lance Armstrong Mendeurreneko Tourraren irabazlea pozarren dago bosgarren aldiz lasterketa handi hori irabazita, eta marka hori lortu duten txirrindulari mitikoen taldean sartuta. Oraindik ez du erabaki datorren urtean Frantziako Tourrean izango den. Nolanahi ere, parte hartzekotan "irabazteko" parte hartuko duela ohartarazi du.

2003ko uztailaren 28a
11:58
Entzun
Datorren urtean Tourrean parte hartu edo ez erabakitzeko irizpide bakar bat erabiliko duela iragarri du Armstrongek: indartsu sentitzen bada proba handi horretan izango da; forma onik lortzen ez badu, aldiz, ez. "Une honetan ez nau obsesionatzen sei Tourren marka hori ezartzeak. Datorren urtean parte hartzko aurten baino forma hobea sentitu behar dut, eta, noski, parte hartzen badut, irabazteko izango da. Bigarren izateko ez naiz etorriko",adierazi zuen atzo Parisen garaile izan eta ordu batzuren buruan.

Armstrongekin bost dira Tourraren historian lasterketa hori bost aldiz irabaztea lortu duten txirrindulariak: Anquetil, Merckx, Hinault, Indurain eta Armstrong bera. Karrerista mitikoen talde horretan sartzea "ametsa betetzea" zela azpimarratu zuen estatubatuarrak. Txirrindulari handi guzti horien artean hurbilenekoa Miguel Indurain sentitzen duela erantsi zuen Armstrongek: "Diferentzia fisikoak alde batera utzita, antz handia dugun txirrindulariak baikara; taktika eta estrategia berean oinarritu dugu lasterketa: mendian eutsi, erlojupeko onak egin, eta dena oso planifikatuta eduki ezustekoak saihestearren".

Nolanahi ere, aurtengo Tourra gogorra egin zaiola onartu zuen estatubatuarrak: "Orain artek Tourrik zailena irabazi dut. Aldea txikia baino nahikoa izan da. Akatsak egin ditut, baina nire aurkariek ere bai. Argi dagoena da lehendabizikoa dela indartsuena eta hori ni naiz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.