txirrindularitza

Armstrongi salaketa jarri dio AEBetako dopinaren aurkako agentziak

1998. eta 2011. urteen artean EPO substantzia, testosterona eta kortikoideak hartzea eta odol transfusioak egitea leporatzen zaio.

2012ko ekainaren 14a
10:48
Entzun

USADA AEBetako dopinaren aurkako agentziak Lance Armstrong txirrindulari ohiaren aurkako salaketa aurkeztu du, dopinagatik. Hala baieztatu du txirrindulariak berak ohar baten bidez.

Armstrongi leporatzen zaio 1998. eta 2011. urteen artean EPO substantzia, testosterona eta kortikoideak hartzea eta odol transfusioak egitea. 

USADAk ziurtatu du Armstrongen 2009. eta 2010. urteetako odol laginak dituela, eta agentziak uste du txirrindulari ohiak ez ezik, Armstrongen taldeko hainbat kidek ere auzian zerikusia dutela. Michele Ferrari medikua eta Johan Bruyneel kirol zuzendaria daude tartean.

Irabazitako Frantziako zazpi Tourrak gal ditzake Armstrongek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.