Bilbo Basketek egoera ekonomiko larria arintzeko babes akordioa sinatu du Dominion enpresarekin. Babesle berriak 1,6 milioi euro ordainduko ditu taldeari bere izena jarri eta elastikoetan ikurra jartzeagatik. Akordioa denboraldi honen amaiera —hiru hilabete falta dira— eta hurrengo sasoi osorako da. Dominion CIE Automotive Bizkaiko enpresaren barnean dago. Diru hori ezinbestekoa zuen Bilbo Basketek, jaso ezean ezinezkoa zukeelako denboraldi honetarako onarturiko 4,3 milioi euroko aurrekontua lortzea. Taldeak larunbatean estreinatuko du elastiko berria, etxean, Gipuzkoa Basketen aurkako derbian.
SASKIBALOIA
Arnasa Bilbo Basketentzat
Dominion etxea izango da taldearen babeslea sasoi honen bukaeran eta hurrengoan. 1,6 milioi ordainduko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu