TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA

Arnasa da urre

Andoni Urbistondo.
TOLOSA
2005eko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
asso Sella, Passo Gardena, Passo Erbe, PassoStelvio, Passo Foscagno, Passo d'Eira... Txirrindularientzat sufrimendu latza, denetan. Besaulkiko kirolarientzat gozamena, kirolarien ahaleginarekin. Dolomitetako mendateak dira horiek denak, guztiak 2.000 metrotik gorakoak, oxigenoa nabarmen urritzen den eremuan. Edonor kostaldetik Stelvio gainera minutu batzuetan eramango balute (2.758 metro), berehala nabarituko luke burmuinak oxigeno falta, berehala motelduko litzaizkioke itsasoan arin-arin egiten diren mugimendu errazenak. Lokartu egiten da gorputzaren motorra, burmuina, oxigeno kopurua itsas mailan baino askoz txikiagoa delako.

Mila metroro %12 jaisten da, gutxi gorabehera, airearen oxigeno kopurua. Bi mila metrotik gora, itsas mailan arnasten dugun oxigenoaren %24a gutxiago arnasten da, eta gorputzak, jakina, nabaritu egiten du oxigeno falta hori. Etzanda, edo paseatzen, hainbestean, baina exijentzia fisiko gorenean arnasak, aireko oxigenoak urrea balio du txirrindularientzat.2.000 metroena nahiko muga pertsonala dela dio Iñaki Arratibel kirol medikuak: «1.800 edo 2.200 metrora ere koka daiteke».Oxigeno gabeziak ahalegin fisikoan duen eragina erregaiak autoan duenarekin parekatzen du tolosarrak, ulertze aldera: «Txirrindulariak odolean barrena garraiatzen den oxigeno kopuruaren araberako ahalegina egin dezake. Oxigeno asko, ahalegin handiagoa. Oxigeno gutxiago, ahalegin apalagoa. Autoa ez da ibiltzen erregairik gabe. Gorputza ere ez oxigenorik gabe».Zaleok mendatetzar horietan ikuskizun handiaren zain egoten gara, baina Arratibelen hitzetan, Stelvio, Gavia, Iseran, Galibier eta tankerako mendateetan ia-ia ezinezkoa da txirrindulariei jarrera erasokorra eskatzea: «Bakoitzak bere martxan egiten du bidea. Gorputzak ez du erasoa jotzeko, erritmo aldaketa egiteko ahalmenik». Arratibelek ez du begi onez ikusten hain mendate garaiak jartzea ibilbidean, «txirrindularien sufrimendua latza delako. Aurrean doazenak, tira, moldatzen dira, baina 50. postutik atzera doazenentzat infernuaren parekoa da. Aintzat hartu behar da bi egunetan 30 kilometro baino gehiago egingo dituztela 2.000 metrotik gora, horietatik asko gorantz. Itxuraz, joera mendate garaiak alde batera uztea zela zirudien, baina Italian kontrakarrean ari dira».Nekea muturreraino eramateak ezezagunak diren arazoak sor ditzakeela ere gogoratzen du Arratibelek, deshidratazioa, adibidez: «Hori estaltzeko, gorputzak globulu gorriak sortzen ditu, eta hematokrito tasa igo. Baimendutakoa gainditzen bada, errua txirrindulariena da...».Norbaiti ur potoak ematen diren kokalekuan oxigeno botilaren bat eramatea otuko zaio, agian, Himalayan bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.