Los Angeles Lakersek NBAko finala ia-ia erabakita uzteko aukera galdu du bart, partida irabaziz gero 3-0 jarriko zitekeelako, baina ez du irabazi. Orlando Magicek eraman du partida (108-104), eta orain 2-1 doaz finalean, Lakers aurretik. Arnasa hartu du, beraz, Orlandok. Lau partida eskuratzen dituenak lortuko du titulua. Hurrena berriro Orlandoren etxean ariko dira.
Mickael Pietrus etxeko taldeko hegala izan da jokalari erabakigarria (18 puntu), azkeneko minutuan bi jaurtiketa libre sartu dituelako eta baloi bat lapurtu duelako.
Lakersen Kobe Bryant hegalak izugarri ondo ekin dio neurketari, lehen laurdenean 17 puntu eginda, baina gero behera egin du: denera 31 puntu.
Orlando Magic 108 (27+32+22+27): Alston (20), Lee (4), Howard (21), Turkoglu (18), Lewis (21); Pietrus (18), Nelson (2), Battie (4), Gortat.
Los Angeles Lakers 104 (31+23+21+29): Bryant (31), Fisher (9), Bynum (4), Ariza (13), Gasol (23); Odom (11), Farmar (11), Walton (2), Vujacic, Mbenga.
Saskibaloia
Arnasa hartu du Orlandok
Bart NBAko finaleko hirugarren partida irabazi egin dio Lakersi, eta hau orain 2-1 doa aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu