Pirinioetako azken bi etapetan Arnaud Demarek (FDJ) gorriak ikusi ditu. Esprinter petoa da, eta herio batean ibili da kontrolez kanpo ez gelditzeko. Sufrimendu horren helburu bakarra Tourrean gelditzen ziren bi esprinetatko bat zen, eta aurrenekoan lortu du helburua, Pauen, 18. etapan. Esprint luze-luze batean berak eutsi dio hobekien abidurari, eta Jacopo Guarnieri (FDJ) jaurtitzailearen laguntzari esker nagusitasunez gailendu da. Bigarren Christophe Laporte izan da (Cofidis).
Etapa lasaia izan da asilkapen nagusiko izen handientzat. Nairo Quintana (Movistar) izan da sustoa izan zuen bakarra, erori eta kilometro batzuk behar izan dituelako tropela berriz ere harrapatzeko. Bestela, etapak esperotako gidoia izan du: ihesaldia eta esprinta. Niki Terpstrak (Quick Step), Guillaume Van Keirsbruckek (wanty), Matthew Haymanek eta Luke Durbridgek (Mitchelton) eta Thomas Boudetek (D.Energie) hasi eta berehala egin zuten ihes, baina helmugatik hamar kilometrora harrapatu zituzten.