Arratek azken unean galdu du puntu bat
Eibartarrek kontrolpean izan dute partida, baina Guadalajarak ez du amore eman eta berdindu egin du (23-23)
Jaitsiera postuen mugan dabiltzan bi talde dira Arrate eta Guadalajara. Atzoko partida hasi aurretik, puntu bat aurretik ziren espainiarrak, eta bazekien Arratek borroka horretan kontrario zuzena izango dutela. Hori akuilu hartuta aritu ziren atzo, eta hori akuilu hartuta zirudien partida aurrera aterako zutela. Ez zen horrela izan. 13-10 bukatu zen lehen zatia etxekoen alde. Joko serio eta sendoa erakutsi zuten lehen zati horren amaieran eta bigarrenaren hasieran (19-14). Guadalajarak ez zuen sekula amore eman (19-18 eta 23-22), eta azken segundoan berdin zuen (23-23).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu