Arratek batzarrera deitu du etorkizuna argitu asmoz
ESKUBALOIA. Arrateren kudeaketa batzordeak batzar orokorra egiteko deitu die bazkideei irailaren 1erako, taldearen etorkizunari buruz hitz egiteko. Batzarrean zuzendaritza berriaren kudeaketaren inguruan eta gerta daitekeen dimisioaren inguruan hitz egingo da. Arratek abuztuaren 22ra arteko epea du 200.000 euroko abala aurkezteko. Ez bada hala, mailaz jaitsi edo desagertu egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu