Arratek Cuencari irabazi behar dio gaur Ipuruan
ESKUBALOIA. Arratek Asobal ligan jarraitzeko borrokan partida garrantzitsua jokatuko du gaur Ipuruan, Cuencaren aurka (21:00). Eibarko taldeak puntu bakarrera du jaitsiera, beraz, gaur kosta ahala kosta irabazi behar du zulora gerturatu nahi ez badu. Horretarako, Cuenca hartu behar du mendean, eibartarrek baino hiru puntu gehiago dituen taldea. Ivan Sever ez da ariko Arraten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu