Arratek zulotik ezin irtenda jarraitzen du, eta gaur Alcobendasek irabazten badu, jaitsiera postuetan sartuko da. Atzo gauean Arratek Cuenca jaso zuen Ipuruan eta lehen zati estu baten ondoren kanpokoak gehiago izan ziren bigarren zatian (23-19). Porrota are mingarriagoa da, Cuenca ere zulotik irteteko lehian baitago.
Duela bi aste Guadalajara izan bazen Ipuruan puntu bat ehizatu zuen aurkari zuzena, Cuencak sari potoloagoa jaso zuen. Arrate kinka larrian dago, zaila izango baita egoera talde indartsuagoen aurka zuzentzea. Atzoko lehen zatia orekatua izan zen (11-11), baina bigarrenean Pavan eta Corzo Cuencakoen hegaleko kubatarrek min handia egin zuten. Arrateren aldetik, Redei, bost golekin, eta Voncina atezainak izan ziren onenak. Nabarmentzekoa partidaren gogortasuna, hemezortzi aldiz egotzi baitzuten jokalariren bat bi minuturako.
San Antoniok, bestalde, Labaro Toledo azken sailkatuari egingo dio bisita gaur (18:00). Toledoko taldeak partida bakarra irabazi du, eta San Antoniok azken asteetako bolada ona luzatzek aukera du. Ibai Meokik ezingo du jokatu, eta Victor Alvarezen parte hartzea kolokan dago.
Arratek etxean kale egin du berriz, eta jaitsiera postuetan sar daiteke
Partida oso gogorra izan da, eta Cuencak Eibarko taldeak baino hobeto jokatu du bigarren zatian (19-23)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu