Arratek itxura ona eman nahi du gaur Bartzelonaren aurka

Zaila izango dute gipuzkoarrek kataluniarren pistatik punturen batekin itzultzea (18:30)

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Berdintzearekin amesteak ere gehiegizkoa dirudi. Bartzelonak sasoi honetan ligan jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu. Zaila dela dakite Arrateko jokalariek, eta ongi aritu arren normalena partida galtzea dela. Halere, ez dute amore eman nahi, eta aurkaria estutzen saiatuko dira gaur, 18:30ean, Bartzelonan.

Sergio Cid hegalekoak «guztia ematera» eta «gozatzera» joango direla ziurtatu zuen atzo. Julian Ruiz entrenatzailea, berriz, pragmatikoagoa izan zen: «lan zama berreskuratzeko eta jokaldiak barneratzeko erabiliko dugu partida; gure mailako taldeekin lehiatzen dugunerako». Bartzelonaren ostean, Ciudad Real eta Ademar Leon datoz. Egutegi zaila gipuzkoarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.