Arratek Ligari ekingo dio ostiralean, Ipuruan
ESKUBALOIA. Ostiral honetan ekingo zaio berriro Asobal ligari, Munduko Txapelketa dela-eta hilabete pasatxo etenik egon eta gero. Arratek ostiralean bertan jokatuko du, Ipuruan, Alcobendasen aurka (21:00). Irabazi beharreko partida da Arraterentzat, Alcobendas azken-aurrena baita, eibartarrek baino puntu bakar bat gutxiagorekin. Bi taldeok diru arazo larriak dituzte, batez ere Alcobendasek. Hori dela eta, dozena erdi jokalari baino gehiagok taldea utzi dute azken asteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu