beteranoen munduko txapelketa

Arratsaldeko 19:00etan egingo den inaugurazio ekitaldiak emango dio hasiera atleta beteranoen Munduko Txapelketari

Donostian egingo da aurten atleta beteranoen Munduko Txapelketa, eta 6.000 kirolari baino gehiago bilduko dira bertan. Gaur emango zaio hasiera txapelketari, eta irailaren hirura arte iraungo du. Mundu osoko 91 herrialdetako ordezkariak hurbildu dira Gipuzkoako hiriburura.

2005eko abuztuaren 22a
15:43
Entzun
Torsten Carlius World Masters Athleticseko (WMA) lehendakariak adierazi duenez, 5.000 kirolaritik gora biltzea espero zuten, baina aurreikuspenak gainditu dituzte. Donostian jokatuko den Beteranoen Munduko Txapelketa inoizko jendetsuena izango da parte hartzaileei dagokionez.

Protokoloak agindu bezala, gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko da txapelketa inaugurazio ekitaldi batekin. Kirol egitarauari bihar emango zaio hasiera zortzikilometroko krosarekin.

Beteranoen artean, maila desberdinak daude, adinaren arabera banatzen direnak; gazteenek 35 urte dituzte, eta zaharrenak, 95 urtetik gorakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.