Denboraldi-aurrearen barruan, Traineru Jaitsiera jokatu dute gaur eguerdian Hondarribian, eta emakumezkoetan, Arraun Lagunak izan da azkarrena, Orio eta Tolosaldea atzean utzita. Hamalau ehunen baino ez dizkio atera bigarrenari, eta 6, 54 hirugarren sailkatuari. Gaurkoa baino lehen, Portugaleten eta Sestaon, Oriok irabazi zituen bi estropadak.
Gizonezkoetan, etxeko taldea izan da azkarrena. Hondarribia Ak 6,13 segundo atera dizkio Urdaibairi, eta 18,10 Donostiarrari.
Hondarribiko XX. Traineru Jaitsierako emaitzak.
— Sanpedrotarra A.E. (@SanpedrotarraAE) February 8, 2020
Resultados del XX. Descenso de Hondarribia.#AupaLibiapic.twitter.com/d3zjvUj7bQ