ARRAUNA . Astilleroren alternatiba

Mecosek bere bigarren garaipena lortu nahi du gaur etxean, Galizian

BIXENTE MERINO - DONOSTIA
2003ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
O Groven jokatuko dira gaur 18:00etan eta bihar 12:00etan TKE Ligaren zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak. Euskal eta kantabriar ordezkariek Galiziara egingo duten bigarren bidaia izango da. Aurreko bidaian talde guztiak hegazkinez joan baziren ere, oraingoan Urdaibai, Castro, Isuntza eta Hondarribiak bakarrik izango dute pribilegio hori. Izan ere, talde bakoitzak Galiziara egin beharreko bi bidaia eta egonaldiak ordaintzeko 14.000 euro zituen arren, gainontzeko klubek ez dute behar beste diru bigarren bidaia hegazkinez egiteko, eta horregatik autobusez joan dira O Groveraino.

Ikusmin handia piztu dute asteburu honetan izango diren estropadek. Galiziako traineruek izan ezik, gainontzekoek beraien herriarteko txapelketa jokatu dute, eta eginahalak eta bidaia luzeak nola eragingo dieten ikusi beharko da gaurko estropadan.

Astillero eta Mecos dira garaipena lortzeko faborito nagusiak. Mecosek gaur zortzi Hondarribian garaipena lortu zuen eta beraien konfiantza handitzeko oso mesedagarria izan zen. Galiziarrak euren zaletuen aurrean arituko dira arraunean, garaitzeko talde zaila da eta gainera Astillerori bi estropadatan irabazi diote. Etsai arriskutsua izango da, dudarik gabe, kantabriarrentzat.

Astillerok bost garaipen lortu ditu eta Ligako sailkapen nagusian lehen postuan dago. Hasierako txanpa palada handikoa izaten da, eta erritmo bizia ezartzen dute estropada osoan. Ostegunean Kantabriako txapelketa erraztasun handiz irabazi zuen, baina ahalegin horrek eta bidaia luzeak nola eragiten dioten ikusi beharko da.>

Donibane, konfiantzarekin

Pasai Donibane, Castro, Cabo da Cruz eta Urdaibai jarri beharko lirateke estropada irabazteko hurrengo hautagaien artean. Pasaitarrak denboraldi ona egiten ari dira. Asteazkenean Gipuzkoako txapelketa irabazteak orain arte egindako lana ona izan dela adierazten du. 20 minututik jaitsi ziren, larunbateko estropadan bigarrenak izan ziren eta gorantz doan taldea dela esan daiteke.

Castrori erregulartasuna falta zaio. Jose Luis Kortak ez du bere gustuko koadrila aurkitu oraindik eta La Marineraren arraunketak nabari du. Pasai Donibaneko estropada irabazi bazuten ere, ez dute sendotasun itxura ematen oraindik. Antzeko zerbait esan daiteke Urdaibairi buruz. Bermeotarrak estropada on batzuk beste txarrago batzuekin tartekatzen ari dira. Hondarribin lehenengo postutik urrun egon baziren, guztiz kontrakoa esan daiteke Lekeition jokatutako estropadari buruz. Gorantz egin behar duen taldea da oraindik ere.

z

Txandak



Lehenengoa: Pedreña, Isuntza, Tiran eta Zarautz.

>

Bigarrena: Urdaibai, Cabo da Cruz, Orio eta Hondarribia.

>

Hirugarrena: Astillero, Mecos, Pasai Donibane eta Castro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.