ARRAUNA. BIZKAIKO TXAELKETA. Jarduna biribilduz

Arkotek bere historiako lehen Bizkaiko Txapelketa irabazi du Algortan; txapeldunarekin batera, Santurtzik, Urdaibaik eta Isuntzak ere etzi Euskadiko Txapelketan aritzeko txartela irabazi zuten

IGOR SUSAETA - ALGORTA
2005eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Arkote nagusi Bizkaian. Plentziako ontziak bere historiako lehen Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen atzo Algortako Portu Zaharrean egin zen estropadan. Plentzitarrak indar erakustaldi handia eman zuen; 21 minututik jaitsi zen traineru bakarra izan zen. Patxi Bilbaok prestatutako arraunlariek orain arteko jardun txukuna modu ikusgarrian biribildu zuten atzo. Zilarra eta brontzea, berriz, Santurtzi eta Urdaibairentzat izan ziren, hurrenez hurren. Sotera bikain aritu zen eta merezimendu osoz lortu du Euskadiko txapelketarako txartela. Bou Bizkaia-k atzetik aurrerako estropada egin zuen; Isuntzak, alderantzizkoa. Aipatutako lau ontziek parte hartuko dute etziEuskadiko Txapelketan.

Haizearen beldur zen atzo jendea Algortan. Izan ere, lehen txandan gogotik putz egin zuen. Bigarrengoan, ordea, dezente baretu zen. Arkotek seigarren kaletik egin zuen arraun, beldur gehien pizten zuenetik. Lehen luzean Isuntza izan zen nagusi, eta maniobran hiru segundo kendu zizkion Arkoteri. Bueltako luzean, baina, Arkotek indartsuena dela erakutsi zuen, zalantzak uxatuz. TKEn erakutsitako jarduna atzoko estropada eremu zailean berretsi zuen. Bost minututik beherako luzea osatu zuen. Ikusgarria. Ziabogan 14 segundo kentzen zizkion bigarrenari, Santurtziri. Ikusgarria izan zen, era berean, Sotera-k egindako luzea. Hortik aurrera, Arkotek ez zuen aurkaririk izan.Santurtzi bigarren izan zen, eta atzean Isuntza eta Urdaibai zituen. TKEko probetan bezala, bermeotarrek eta lekeitiarrek lehia estua izan zuten atzo. Azkenean Urdaibai nagusitu zen.

Algorta, bikain etxean

Lehen txandako ontziek dena eta ez dena sufritu zuten. Haizearen indarraren aurka gogotik egin zuten lan. Algortak estropada ona osatu nahi zuen bere eremuan, eta pozez zoratzen utzi zituen zaleak txanda irabaziz. Atzetik helmugaratu ziren Portugalete eta Lutxana. Amaieran, azken txanpa dotorea eginez, hartu zuen aurrea Jarrillera-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.