ARRAUNA. EUSKAL LIGA. C. C. Santanderrek bizirik dagoela erakutsi zuen, etxean irabazita

IGOR SUASAETA - DONOSTIA
2005eko uztailaren 26a
00:00
Entzun
C. Santanderrek etxean lortu zuen, herenegun, denboraldi honetako aurreneko bandera, Euska Ligako A mailako hirugarren proban. Bizirik dagoela erakutsi zuen, beraz. Zarautz hirugarren izan zen eta nagusitzeko faborito nagusia zena, Zumaia, alegia, berriz, laugarren.

Liga irabazteko hautagai nagusia ez izan arren, aurreneko bi tokietan sailkatzearren lehian egongo den ontzietako bat da C. Santander. Joan den denboraldian bigarren izan ziren eta gutxi falta izan zitzaien TKEra igotzeko. Joan den igandean, ondo baino hobeto ezagutzen duten estropada eremuan, atzekoz aurrerako proba osatu zuten. Lehen bi maniobretan ez ziren buruan, baina hirugarren luzean hegan egin zuten, helmugara aurreneko tokian heltzeko.

Pasai Donibane B nagusi, Urolako Jaitsieran

Erlojuaren aurka jokatu zen Zumaian, joan den igandean, Urolako Jaitsiera; Euskal Ligako B mailako hirugarren proba puntuagarria. Pasai Donibane B gainerako ontziak baino azkarragoa izan zen. A mailako proban bezala, Zumaiarrak ziren faboritoak. Ezin, ordea, zaleei garaipena eskaini. Bere aurretik, gainera, Hondarribia B eta Portugalete sailkatu ziren.

Sailkapenak



SANTANDER. A MAILAKOA



1. C. Santander 20.27.672. Laredo 20.30.143. Zarautz 20.32.234. Zumaia A 20.41.055. Ondarroa 20.43.436. Pontejos 20.46.517. Zierbena 20.48.768. Santurtzi 20.50.269. Lutxana 21.12.2810. Getaria 21.13.2711. Algortako 22.18.7912. San Pedro kanporatua

Zumaia. B MAILAKOA



1. Pasai Donibane B 18.20.872. Portugalete 18.23.833. Zumaia B 18.29.494. Hondarribia B 18.35.345. San Pedro B 18.43.096. Deustu 18.45.137. Donostia-Arraun 18.58.338. Raspas 19.14.11

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.