ARRAUNA. EUSKAL LIGA. Haizearen indarrak iragarpenak irauli ditu Getxoko uretan

A mailako irabazle Getariaren denbora ondu du Euskal Ligako B mailako probako garaileak

Igor Susaeta.
DONOSTIA
2005eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Trainerurik boteretsuenek ere ezin dute haizearen indarraren aurka egin. Horixe ikusi ahal izan zen, atzo, Algortan (Getxo) jokatutako Euskal Ligako bi estropadetan. Hartara, B mailako probako irabazleak A mailako garaile Getariak baino denbora hobea egin zuen. Egin kontu.

B mailako proba 12:00etan hasi zen. Pontejosekoak izan ziren azkarrenak. Haizerik, apenas. A mailako lehen txanda 13:00etan hasi zen. Getaria nagusitu zen, baina ipar haizearen indarra pairatu zuten txanda horretako ontziek. Zer esanik ez txanda nagusikoek. Ezinean aritu ziren. Ontzirik indartsuenak, Zumaiak, Getariaren denbora hobetu zuen bigarren ziabogan. Haizearen indarra sekulakoa izan arren, estropada irabazteko gai izango zela zirudien. Bada, ez. Ezin haizearen egoskorrari aurre egin.Ontziek ikaragarri sufritu zuten eta hondoratzeko zorian izan ziren, Ondarroa kasu. Zarautzek, esaterako, Getariak baino bi minutu gehiago behar izan zituen proba amaitzeko.

-

Sailkapenak



A MAILAKOA: ALGORTA



1. Getaria 22.53.402. Zumaia A 23.03.043. Zierbena 23. 17.804. Laredo 23.32.965. San Pedro A 23.33.466. Santurtzi 23.34.167. P. Donibane 23.41.678. Lutxana 23.50.269. C. Santander 23.54.1510. Algorta 24.09.5511. Zarautz 25.04.3112. Ondarroa 27.08.44

B MAILAKOA: ALGORTA



1. Pontejos 22.48.932. Zumaia B 22.53.583. Donostia-Arraun 22.53.794. Hondarribia B 23.12.935. Deustu 23.17.316. San Pedro B 23.20.037. Raspas 23.39.078. Portugalete 23.41.12

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.