Euskal Ligako A mailako azken estropada, hamaikagarrena, hain zuzen, jokatuko da gaur Laredoko uretan (12:00). Zumaiak, Euskal Ligako garaileak, banderak pilatzen jarraitu nahi du. Denboraldiko zortzigarrena irabazteko aukera izango du Telmo Deun ontziak. Egin diren azken sei estropadetan eurak nagusitu dira. Halere, Kontxako sailkapen estropada ere jira eta bira dabil zumaiarren artean. Donostia-Arraunek zuen eskubideari uko egin dio azkenean. Hori dela-eta txartel bat gehiago egongo da jokoan hurrengo ostegunean. Horregatik, aukerak dituztela jakinda, aldaketa batzuk egingo ditu Olasagasti entrenatzaileak.
Colindresen, berriz, B Mailako, zortzigarren estropada puntuagarria jokatu zen atzo, erlojuaren aurka. Pontejos nagusitu zen; erraz, gainera. Irabazteko beste hautagai nagusia, Santurtzi, alegia, bigarren tokian sailkatu zen 13 segundora. Portugalete izan zen hirugarren 24 segundora, eta Pasai Donibane B laugarren 25era.Kantabriako ontziarenak izan ziren ziabogetako denborarik onenak. Joan den osteguneko Bilbo Hiria estropadan Santurtzi hobeto moldatu zen. Izan ere, sasoiko dabiltza abuztuan Sotera ontzikoak. Dena den, gauza bera gertatzen da Pontejosekoekin.B mailan jokatu diren zortzi estropadetatik lau irabazi dituzte. Colindreskoa, Santurtzikoa, Pontejoskoa, Algortakoa eta Portugaletekoa. Gaur, Lutxanan, B mailako beste proba bat (12:00).
ARRAUNA. Gehiago nahi du Zumaiak
Euskal Ligako A mailako azken proba puntuagarria jokatuko da gaur Laredon; B-ko zortzigarrena erraz irabazi du Pontejosek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu