Galizian jokatutako lehen bi estropadetan bezala, Pedreñan ere irabazi egin zuen atzo Astillerok TKEko hirugarren jardunaldian. Beste inork baino indartsuago hasi du denboraldia Astillerok; jaun eta jabe, nagusi izan da orain artean.
Irabazi, eta alde handiarekingainera. Pedreñako uretan, 20 minutu eta 19 segundoko denbora egin zuen. Pasai Donibane geratu zen bigarren, eta kantabriarrek baino 21 segundo gehiago behar izan zituzten. Mecos traineru galiziarra izan zen hirugarrena, 32 segundora. Urdaibai sailkatu zen laugarren postuan, 34 segundora.
Oro har, Astillerok gainontzeko guztiei ateratako aldea handia da, ezbairik gabe. Pasai Donibane izan ezik, gainerako guztiek kantabriarrek baino minutu erdi bat baino gehiago behar izan zuten estropada egiteko.
Lau luze eta hiru ziaboga zituen atzoko estropadak. Hasieratik hasi zen Astillero marka bikainak egiten, baina bigarren luzea izan zen guztietan harrigarriena. Hamar minutu baino gutxiagobehar izan zituen bi luze egiteko; bigarren onenak, berriz, 15 segundo gehiago. Bigarren txandako onena, Hondarribia, garailearengandik 51 segundora iritsi zen. Gaur jokatuko da Castron laugarrenproba. Ea zer gertatzen den.
TKEko sailkapen nagusian, hurrenez hurren, lehen hiru sailkatuak Astillero, Mecos eta Pasai Donibane dira. Sanjoandarrena da, hortaz, lehen euskal trainerua.>
Federazio Liga, gaur, Orion
Gaur jokatuko da Federazio Ligaren estropada 12:00etan Orion. Lehen txandan lehiatuko direnak hauek dira: Hondarribia B, Zierbena, Kaiku, eta Elantxobe-Arkote. Bigarrengoan, Santiagotarrak, Zumaia, Lutxana eta Santurtzi. Trintxerpe, Ur Kirolak, San Pedro eta Santander izango dira hirugarren txandan. Azken txanda horretakoak dira faborito nagusiak, eta horietako batek irabaziko du, ziur aski, estropada.
ARRAUNA . Hirutik hiru, erraz Astillero
Kantabriako taldeak besteen gainetik dagoela erakutsi zuen atzo TKEko hirugarren saioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu