Emakumezkoen Kontxako Banderaren sailkatze estropada jokatu zen atzo, arratsaldean, eta Zumaia-Getariak, Galiziak, Hondarribiak eta Astillerok lortu zuten gaur jokatuko den finalerako sailkatzea (11:00, ETB 1). Zumaia-Getaria izan zen azkarrena, eta atzo ikusitakoa kontuan hartuta, berak behar luke gaur faborito, bigarrenari, Galiziari, 24 segundo kendu baitzizkion.
Ziabogan ere berea izan zen denbora onena. Traineruek lanak izan zituzten kanporantz joateko, itsasoa ez baitzegoen txantxetarako. Hondarribiak, esaterako, asko sufritu zuen, eta ziabogan finaletik kanpo zegoen. Poparean, berriz, 20 segundo kendu zizkion Tolosaldeari; nahikoa, barruan sartzeko. Kataluniako bi traineruak, berriz, hasiera-hasieratik ondoratu ziren. Colerak ia lau minutu galdu zituen, eta Badalonak lau eta erdi pasatxo.
ARRAUNA. KONTXAKO BANDERA. Zumaia-Getaria eta Hondarribia sailkatu dira
Galiziako eta Astilleroko traineruek osatuko dute gaur 11:00etan jokatuko den emakumezkoen finala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu