Pilota

Arrizabalaga eta Etxaniz dira Master Cupeko txapeldunak

Urien eta Vicariok lortu dute lehen mailarako txartela. Eibarko Astelena bete egin da Master Cupeko finala ikusteko eta jendeak kanpoan geratu behar izan du sartu ezinik. 

jarraia150156.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 25a
12:18
Entzun

BIgarren urtez jarraian irabazi du Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxanizek Emakumezkoen Master Cupeko txapelketa. Partida bikaina jokatu du bikoteak, eta nabarmen geratu da maila gorenean daudela. 

Lehen minututik hartu du aurreaa bikoteak, eta Espinarrek eta Arrietak ahaleginak eta bi egin dituzten arren, ezin izan diete aurkarien erasoei aurre egin. Azkenean 22 eta 7 amaitu da finala.

Partida azkarra eta oso berdindua izan da promozio mailako finala. Aurretik joan dira Urien eta Vicario partidaren lehen minutuetan. Ordea, 15-18ra heldu direnean nekearen pisua nabaritzen hasi dira urdinak. Hala, esfortzu izugaria eginez markagailua 19ra berdintzera heldu dira Orbegozo eta Badiola. 

Hortik aurrera, urduritasunak eta nekeak agindu dute. Gorriek egindako bi hutsei esker, berriz ere aurrea hartu du Urien-Vicario bikoteak eta 19-21 jarri dira. Beste tanto bat egin dute Orbegozok eta Badiolak, baina garaipena Urien eta Vicariorentzat izan da. 

Azken tantoarekin izan dira zalantzak, Vicariok pentsatu baitu epaileak ez zuela ontzat ematen, baina azkenean bai, eurentzat izan da 20-22koa. Pozik eta hunkituta Urien bera ere: "Izugarria izan da pilotalekua beteta ikustea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.