Arrospidek eta Azurmendik eskuratu dute beren multzoko lehen postua

Arria V.a-Rekondoren aurka jokatuko dute finalerdian, Mallabian Nazabal-Mugertza II.ari irabazi ostean,

JOSEBA ZUBIAUR BILBO
2009ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalerdiak zehaztuta gelditu ziren herenegun, Mallabian (Bizkaia). Arrospidek eta Azurmendik eskuratu zuten garaipena B multzoko azken norgehiagokan. Beren marka 19.25 izan zen. Nazabalek eta Mugertza II.ak 19.32ko marka ezarri zuten.

Horrenbestez, Arrospide-Azurmendik Arria V.a-Rekondoren aurka jokatuko dute finalerdian. Norgehiagoka hori otsailaren 7an jokatuko da (17:00), Uharte Arakilen (Nafarroa). Nazabalek eta Mugertza II.ak, berriz, Larretxea eta Atutxa II.aren aurka jokatuko dute otsailaren 1ean (12:30), Legution (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.