Txirrindularitza

Arroyo irabazle Vueltan

Bihar 17,1 kilometroko krono-igoera izango dute, eta igandean bukatuko da itzulia.

2008ko irailaren 19a
17:29
Entzun
David Arroyok irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa: Las Rozas-Segovia (145,5 kilometro). Etaparen erdialdera lehen mailako bi mendi izan dituzte eta ihesaldi saio ugarietako baten ondorioz bakarrik geratu dira Vasili Kirienka eta Arroyo.

Azkeneko bi kilometroak aldapa gora zituzten, eta bost segundo kendu dizkio irabazleak Kirienkari. Tropel nagusia hamaikara heldu da.

Alberto Contadorrek (Astana) segitzen du itzuliko lider. Bigarren tokian Levi Leipheimer haren taldekidea dago (1.17 segundora), Carlos Sastre hirugarren (3.41era), Ezequiel Mosquera laugarren (4.35era), Robert Gesink bosgarren (5.49ra).

Bihar korrituko dute itzuliko 20. etapa: La Granja-Navacerrada (17,1 kilometro). Lehen mailako mendatea da Navacerrada.

Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen.

Contadorrek (25 urte, Espainia) aurten Italiako Giroa irabazi du, iaz Frantziako Tourra -aurten ez diote haren taldeari parte hartzen utzi- eta, orain Vuelta lortzen badu, hiru itzuli handiak eskuratzen historiako bosgarren txirrindularia izango da. Aurretik, Jacques Anquetil, Felice Gimondi, Eddy Merckx eta Bernard Hinaultek lortu izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.