Bartzelona Txapeldunen Ligako iazko irabazleak Arsenal izango du final-laurdenetan aurkari, Nyonen (Suitza) gaur egindako zozketak erabaki duenez. Kanpoan jokatuko du aurreneko partida. Aurrera egingo balu, Inter Milan edo CSKA Moskuren aurka ariko litzateke finalerdietan; orduan ere lehen partida, etxetik at.
Bartzelonak eta Arsenalek 2006an finala jokatu zuten, eta katalanak izan ziren garaileak. Joan den urtean Manchester United gainditu zuen finalean.
Final-laurdenak
- Bayern Munich-Manchester United.
- Olympique Lyon-Girondins.
- Inter Milan-CSKA Mosku.
- Arsenal-Bartzelona.
- Joaneko partidak: martxoaren 30ean (asteartea) eta 31n (asteazkena). 20:45.
- Itzulikoak: apirilaren 6an (asteartea) eta 7an (asteazkena). 20:45.
Finalerdiak
- Bayern Munich-Manchester United / Olympique Lyon-Girondins.
- Inter Milan-CSKA Mosku / Arsenal-Bartzelona.
- Joanekoak: apirilaren 20an (asteartea) eta 21ean (asteazkena). 20:45.
- Itzulikoak: apirilaren 27an (asteartea) eta 28an (asteazkena). 20:45.
Finala
- Maiatzaren 22an (larunbata), Madrilen, Santiago Bernabeu estadioan. 20:45.
futBOLA
Arsenal-Bartzelona, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan
Beste lehiak: Bayern Munich-Manchester United, Olympique Lyon-Girondins eta Inter Milan-CSKA Mosku. Martxoaren 30ean hasiko da kanporaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu