FUTBOLA

Artxankok dimisioa eman du

Hitza bete du. Nafarroako Gobernuari bideragarritasun plana aurkeztu bezain laster utzi du kargua Osasunaren zuzendaritza batzordeak.

Artxanko, Javi Graciaren agurrean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 16a
12:16
Entzun

Esan eta egin. Miguel Artxanko Osasunako presidenteak eta bere zuzendaritza batzordeak dimisioa eman du gaur goizean. Nafarroako Gobernuari taldearen bideragarritasun plana aurkeztu ondoren izan da. Osasunak 40 milioi euro zor dizkio Nafarroako Ogasunari. Artxankok berak hala izango zela aurreratu zuen.

Eta orain zer? Osasunak abonatu batzarrera du deitua hilaren 20rako, eta puntu bakarra bozkatuko du: presidente kargurako hauteskundeak. Tartean taldea egoera oso zailean dago, legearen arabera taldea kudeatuko duen batzordea zozketa bidez aukeratu behar izan baita Osasunako abonatu guztien artean.

Goizean, argindarrik gabe

Iberdrolak argindarra moztu dio Osasunari, eta argirik gabe geratu dira klubeko bulegoak, denda eta Sadarreko bi taberna. 08:30ean kendu diote argia, faktura bat ordaindu ez duela eta.

Goizean pagatu du faktura Osasunak, eta 10:45 aldera berrezarri diote argindarra. Eguneko bitxikeria izan da, argindarra itzuli arte ezin izan duelako bideragarritasun plana inprimatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.