Buruz buruko txapelketako Asegarceko atarikoa jokatuko dute Aritz Beginok eta Iker Arretxek gaur, Iruñean, Labrit pilotalekuan (18:00, Nitro). Amaitzear den binakako txapelketan elkarrekin aritu ziren biak, eta, beraz, ezin hobeto ezagutzen dituzte bata bestearen ahuleziak eta dohainak. Orduko helburuak ahaztuta, bakoitzak bereari heldu beharko dio gaurtik aurrera.
Partida horretako garaileak Aspeko atarikoko irabazlea izango du zain maiatzaren 6ko asteburuan. Buruz buruko banakako txapelketako lehen kanporaketa izango da. Txapelketa bera maiatzaren 3an hasiko da ofizialki, Legazpin (Gipuzkoa). Erabakitzeko dago partida horretan zein pilotari ariko diren.
Asegarceren atariko bakarra jokatuko dute gaur Beginok eta Arretxe II.ak
Partida horretako irabazleak Aspeko atarikoko irabazlearen aurka jokatuko du lehen kanporaketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu