Pala profesionalak enpresa berria du: Asfedebi. Gaur aurkeztu dute, Bilbon. Asfedebik -Bizkaiko kirol erakundeen elkarteak-, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izango du eta, hala, Eusko Basque eta Emanbilbo enpresen lekukoa hartu du. 600.000 euroko aurrekontua edukiko du urtero, eta horietatik 120.000 euro Bizkaiko Aldundiak jarriko ditu.
Asfedebiren kuadroak 20 pilotari izango ditu; Emanbilboko guztiak, Marin, Garrido eta Torre izan ezik.
Ostegunetik aurrera berriro pala partidak ikusteko aukera egongo da, azaroengatik denboralean batere jokatu gabe egon ondoren. Udaberrian, udazkenean eta neguan hiru jaialdi jokatuko dituzte astean: asteartean, ostegunan eta larunbatetan. Lehen biak hiru partidakoak izango dira, eta asteburukoa bikoa.
Asfedebiren asmoa, gainera, partidak Deportibo (Bilbo) frontoian jokatzeaz gainera, Euskal Herriko beste pilotalekuetan ere jokatzea da, "pala zabaltzeko".
Argazkian, Asfedebiko jokalariak, gaurko aurkezpenean.
Pilota
Asfedebi, palako enpresa berria
600.000 euroko aurrekontua edukiko du urtero, eta horietatik 120.000 euro Bizkaiko Fpru Aldundiak jarriko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu