Ignacio Ugartetxe Athleticeko presidentea, Andoni Zubizarreta kirol zuzendaria eta Asier del Horno berak emango dute erabakiaren berri gaur eguerdien Ibaiganen. Ugartetxek Del Hornoren "gaztetasuna eta proiekzioa" goraipatu ditu, eta haren ezaugarriak dituzten jokalariak aurkitzeko zailtasun handiak daudela nabarmendu du. Ugartxeren esanetan, negoziazioa "luzea eta gorabeherez betea" izan da, eta "askotan zalantzak ere" izan dituztela azpimarratu du. Zubizarretarentzat "berri ona" da Del Hornok Athleticen jarraitzea
Datorren larunbatean Realaren eta Athleticen arteko derbia jokatuko da Anoetan, Donostian. Nolanahi ere, Del Hornok ezingo du partida hori jokatu, lau txartel jaso dituenez, partida bateko zigorra bete beharra baitauka.
Futbola
Asier del Hornok Athleticen segituko du beste hiru urtez
Negoziazioetan izan dituzten ika-mikak gaindituta, Asier del Hornok eta Athleticeko zuzendaritzak akordioa lortu dute atzelariak beste hiru urtez talde zuri-gorrian joka dezan. 2007. urteko ekainaren 30a arteko kontratua sinatu du eta 20 milioi euroko klausula izango du Gallartakoak. Azkenaldian zurrumurru asko ibili dira Del Hornoren inguruan: hain zuzen ere, atzelariak Athleticen segitzea zaila zela esaten zuten, eta Bartzelonara joatekotan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu