Pilota
Asier Olaizolak agur esan dio Binakako Txapelketari
Eskuin belauneko aurreko lotailuan haustura txikia du Olaizola I.ak, eta bi hilabeterako dauka. Ekaitz Salaregi izango da haren ordezkoa.
Asier Olaizolak ezingo du Binakako Txapelketa jokatzen segitu, eta Ekaitz Salaregi izango da haren ordezkoa. Eskuin belauneko aurreko lotailuan haustura txikia dauka Olaizola I.ak. Larunbateko partidan hartu zuen min, Tafallan (Nafarroa), eta gaur erresonantzia magnetikoa egin diote. Bi hilabetean egongo da jokatzeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu