Hamazazpi urte egin ditu Asier Olaizolak Aspe eta Asegarce artean. Bigarren enpresan ari da orain, baina urtea amaitzean kontratua ez diola luzatuko jakinarazi dio Asegarcek Olaizolari.
Pilotan jarraitzeko asmoa azaldu du, ordea, Olaizolak. Garfen segituko du, eta, beraz, zehaztu du ez duela omenaldi partidarik izango.
38 urte ditu Goizuetakoak. 1999an eta 2001ean eskuz binakako txapelduna izan zen, eta 2002an txapeldunordea.