Igor Astarloa, iazko Munduko Txirrindularitza Txapelketaren irabazlea, 2003ko kirolari onena izendatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kirol Sailak, Lehendakaritzaren egoitzan 19.30ean izan den ekitaldian. Ekitaldi berean, Joane Somarribak, iazko Frantziako Tourreko irabazleak, kirolean euskaltasuna zabaltzeagatik jaso du saria. Kirol erakundearen saria, Bilboko Athletic-eko emakumezkoen futbol taldearentzat izan da, eta Javier Expositorentzat kirola sustatzearena. Eduardo Anituari eta Mikel Sanchezi kirola garatzeko egindako lan zientifiko-teknikoa aitortu zaie, eta, azkenik, Bilbao Bizkaia Kutxa enpresari babesle lanetan egindakoa.
Ekitaldian, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaz gain, Miren Azkarate Kultura sailburua, Gurutz Larrañaga Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea eta Jose Ramon Garai, Kirol zuzendaria izan dira.
Kirola
Astarloa eta Somarriba txirrindulariek Euskadi kirol sariak jaso dituzte
Igor Astarloa eta Joane Somarriba txirrindulariek Eusko Jaurlaritzak ematen dituen XXIV. Euskadi Kirol sariak jaso dituzte gaur arratsaldean. Astarloak 2003. urteko euskal kirolari onenaren saria jaso du, eta Somarribak, aldiz, kirolean euskaltasuna zabaltzeagatik. Beraiekin batera, besteak beste, Bilboko Athletic-eko emakumezko futbol taldea eta Javier Exposito ere izan dira sarituak, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu