Euskaltel-Euskadi taldeak atzo esandako gauza bera esan du Mikel Astarlozak: oraindik ez diotela eman kontranalisiaren berri. "Tonto aurpegiarekin zain egon beharko dut, Madrilgo laborategiak UCIri eta honek niri emaitza eman bitartean", dio Astarlozak bere webgunean.
Atzo hedabide batzuek argitaratu zuten Euskaltel-Euskadiko txirrindulari hark kontranalisian ere positibo eman duela. Uztailaren 31n jakin zen Astarlozak EPOrekin positibo eman zuela ekainaren 26an egindako kontrol batean. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) jakinarazi zion albistea. "Ni izan nintzen harritzen lehenengoa, bai baitakit ez dudala ezer egin", zioen abuztuaren 4an ziklistak berak. Egun batzuk lehenago Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen.
Berriro esan du berak ez zuela txirrindularitzan debekatutako produkturik hartu. "Ezkutatzeko arrazoirik ez dut eta, hasieran egin nuen moduan, orain ere emaitzaren berri eduki bezain pronto aurpegia emango dut. Berriro diot nik ez dudala legez kanpoko ezer hartu!".
txirrindularitza
Astarloza: "Berriro diot ez dudala legez kanpoko ezer hartu"
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ere dio berak ez daukala kontranalisiaren berririk. Ekainaren 26an positibo eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu