Asteazkenean hasiko da Zarautz Hiria

Unanue-Ruiz eta Titin-Goñi III.a lehen finalerdia; Koka-Beloki eta Goñi II.a-Barriola bigarrena

Dani Gibelalde
2003ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Zarautz Hiria Torneoa aurkeztu zuten atzo, eta parte hartuko duten pilotariekin batera, bertan izan ziren Asegarce, Aspe, eta Zarauzko Udaleko ordezkariak.Titin III.a eta Goñi II.a bakarrik falta ziren. Hilaren 13tik 17ra jokatuko da txapelketa. Unanueri eta Kokari aukera eman die Asegarcek, eta udako lehen txapelketa garrantzitsua izango da pilotari horientzat.

Añorgakoak asteazkenean jokatuko du lehen finalerdia, Patxi Ruiz txapeldunarekin batera. Aurkariak, Titin III.a-Goñi III.a izango dira. Ostiralean, bigarrena: Koka-Beloki eta Goñi II.a-Barriola. Finala, igandean.

Ilusio handiarekin ekingo dio Unanuek. «Ondo nago, gipuzkoarra izanda, agian gogo gehiagorekin». Badaki «zaila» izango duela Titin-Goñi III.aren aurka irabaztea. Bere ustez, bikote hori da txapelketa irabazteko faborito. Azken egunotako eguraldi beroak ez du kezkatzen. Aritzbatalde frontoian, «haize girotua egoten da, eta oso gustura» jokatzen da.

Egun batzuk geldirik egon ostean, erabat osatuta dago Barriola. Gaur berragertuko da, eta bihar eta asteartean ere jokatuko du. Goñi II.arekin arituko da. «Mikel jokoarekin dago, ondo, Belokiri ere irabazi dio. Ea biok ongi iristen garen, eta maila onean aritzen garen».

Fernando Goñik berriz ere Patxi Ruizen aurka jokatu beharko du. «Motibatu egiten du txapeldunaren aurka jokatzeak». Titinekin jokatzen duenean, partida guztiak irabazi nahi ditu, jendeak bere «erruz» galdu dutela ez dezan esan. EPEL-ekoek Zarautzeko Udalarekin akordio bat sinatu dute 2005a arte: Zarautz Hiriaz gain, San Pelaio egunean, buruz buruko txapelketako partidak, binakakoak eta lau t'erdikoak jokatuko dira Zarautzen.>

z

Jaialdiak



ATZOKO EMAITZAK



Galarreta: Matxin IV.a-Jon 29; Matxin V.a-Agirrezabala 35. Bereziartua-Aizpuru 35; Elizalde-A. Lekumberri 40.



GAURKO PARTIDAK



Ezcaray (17:15): Unanue-Zearra / Berasaluze VIII.a-Peñagarikano. Marin-Juan Pablo / Iriondo-Galan.

Covaldeda (22:00): Nagore-

Cesar III.a / Gonzalez-

Hirigoien. Titin III.a-Rai / Agirre-Barriola.>

Fontiveros (18:30): Etxaniz-Almandoz / Mikel-Galarza IV.a. Otaegi-Errandonea III.a-Camarero II.a-Matute III.a.

Miarritze (19:00): Alberdi I.a-Lopez / Kompa-Kevin.

Galarreta (16:00): Juaristi-Lander/ Zalakain-Gaztelu.

Buruz Burukoa: >Altuna I.a-Etxabe. Bitoria-Eizagirre / Altuna II.a-Etxeberria III.a. Matxin III.a / Etxeberria II.a / Larrea-Badiola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.