Asteburu honetan ziren jokatzekoak Lau t’erdiko Txapelketako bi finalerdiak. Ziren, ez baitira jokatuko. Ez bata ez bestea. Astebete atzeratu ditu biak Esku Pilotako Enpresen Ligak (EPEL). Hala, Aimar Olaizolak eta Ekaitz Saralegik hilaren 30ean jokatuko dute elkarren aurka, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Egun bat geroago, berriz, Juan Martinez de Irujo eta Oinatz Bengoetxea izango dira aurrez aurre Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Hasiera batean, finalaren datak bere horretan jarraitzen du, hots, abenduaren 8an jokatuko da. Hala ere, ikusteko dago bi finalerdien atzerapenak eragina izango ote duen. Izan ere, finalerdietatik finalera astebete eskaseko tartea egongo da.
PILOTA
Astebetez atzeratu dituzte lau t’erdiko txapelketako bi finalerdiak
Irujo oraindik ez dela osatu, eta telebistak ez zuela larunbateko lehia emango; horra atzerapenen arrazoiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu